Sukalde
komuni-
tarioa

Sukalde komunitarioek, elikagaia eraldatzen duen sukaldearen inguruan, elikagaiak banatzeko sare bat sortzen dute, auzoka antolatua, eta modu autonomoan funtzionatzen dutenak.
Sukaldaritza komunitarioa, gure filosofia gidatzen duten helburu soziopolitikoei erantzuteaz gain, bazkideek kontsumitzeko, asteroko menu-zerbitzu batean gauzatzen da.

Guztion artean eta pixkanaka egi bihurtuz, filosofia kolektibo hori praktikan jartzeko modu bat da.

Nola egiten dugu lan

Basajaunean lan egiten dugunok, tokiko eta sasoiko produktuak erabiliz, menuak irizpide etiko eta iraunkorrekin egiten dituzten sukaldaritzako profesionalak gara.


Modu planifikatu eta kolektiboan sukaldatzen dugu, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta ontzi berrerabilgarrien erabilerari esker hondakinak murriztuz.


Platerak astero banatzen dira herriko hainbat tokitan, bazkideek etxean jaso eta gozatu ahal izan ditzaten. Prozesu osoa komunitatearen parte-hartze zuzenarekin eraikitzen da, elikatzeko eta elkar zaintzeko balioa erdigunean jarriz.

Sukaldearen funtzionamendua

Espazioa

Politika dekrezentista jarraituz, lehendik dauden azpiegiturak aprobetxatzen dira — elkarte gastronomikoak, zahar etxeak edo erabiltzen ez diren jangelak — eraikuntza berriak egitea saihesteko.

Elikagaia

Bertako elikagaia lehenesten da, etikoa eta ekologikoa bada hobe. Ezinezkoa denean, Auzo/herriko dendetara jotzen dugu.

Eskaera sistema

Eskaerak aste batetik bestera egiten dira, eta ostegunean 12:00etan, ixten dira.

Etekina

Aktibitatea irabazi asmorik gabea da, etekinak ( baleude) asanblada orokorrean kolektiboki erabakiz, proiektu komunitariotara bideratuko lirateke.

Eskeintza

16 plater ezberdinen asteroko menua, arrain, haragi, zein bertako eta garaiko barazkiekin egindako platerak aukeran.

Ontziak

Elikagaien alferrik galtzea eta banaketararako egokiak diren ontzi berrerabilgarriak eta estandarizatuak. Kontsumo lehenetsia: 72 ordu janaria prestatu ondoren.

Menua aukera-
tzea

Izena emateko unean, menu hau aukeratu ahal izango duzu:

  • Kopurua: astean 4-8 anoa
  • Elikadura-eskaintza
    • Orojalea
    • Begetarianoa
    • Oinarrizkoa

Hasierako aukera horiek estimazio bat egiteko balio digute, baina edozein unetan alda ditzazkezu, arazorik gabe.

Menuaren egitura

Honako hauek osatzen dituzte menuak:
    • Iraunkorrak diren oinarrizko elaboraziozko 16 plater → eskuragarri oinarrizko eskaintzan
  • Astero, honako plater berezi hauek gehitzen dira:
    • 🥦 2 barazki-plater
    • 🐟 2 arrain-plater
    • 🍗 2 haragi-plater

*Menu orojalean, eskaintza guztian artean aukera dezakezu.
*Menu begetarianoan, Eskaintza guztiaren % 90artean aukera dezakezu ( astero plater bakarrean ezingo duzu moldaketarik egin)

Errepikapenak eta erabilgarritasuna

  • Plater gehienak menu berean errepika daitezke.
  • Honako hauetan ezingo da errepikatu:
    • Produktuen eskuragarritasun mugatua, edo
    • Animalia-proteinaren % 50 baino gehiago.

Menuen
prezioa

Precio
de los menús

Precio
de los menús

Aukeratu duzun plater-kantitatearen eta -tipoen arabera aldatzen dira

Menu motak

+20€

Hileko/kuota

8

Plater

astean

4

Plater

astean

Orojale eskaintza

Haragi-, arrain- eta barazki-platerak astean behin txandakatzen dira, eta, gainera, 16 plateren artean aukeratu ahal izango dira, beti iraunkorrak eskaintzan.

8 plater

40€

astean

4 plater

20€

astean

Barazkijale eskaintza*

Astean behin txandakatzen diren barazki-platerak. Horrez gain, 16 plateren artean ere aukeratu ahal izango dira.

8 plater

35€

astean

4 plater

17,5€

astean

Oinarrizko eskaintza

Astean behin txandakatzen diren barazki-platerak. Horrez gain, 16 plateren artean ere aukeratu ahal izango dira.

8 plater

30€

astean

4 plater

15€

astean

*Plateren % 75 -a beti izango dira eskeintza begetarianora moldagarriak.

NOLA ESKATU JANARIA

Pausoz pauso, modu errazean eta konplikaziorik gabe.

1. pausoa

formularioa Bete

Bete formularioa zure datuekin eta bidali. Mezu bat iritsiko zaizu informazioarekin, sisteman alta emateko. gehiago jakitea
Zure datuak datuak babesteko legeak babestuko ditu, baina gogoratu ez garela enpresa bat, elkarte bat baizik. Horregatik, datuak eskatzen ditugu Eusko Jaurlaritzaren elkarteen legea betetzeko, eta alergenoen eta elikadura-aukeren kasuan, egiazkotasuna izateko.

2. pausoa

Erabiltzailea eta pasahitza bidaltzen dizkizugu

Zure datuak balidatuta dituzula, erabiltzaile bat eta pasahitza jasoko dituzu eskaeren plataformara sartzeko. Hortik menua kontsultatu, astero eskaerak egin eta zure banaketak kudeatu ahal izango dituzu.

Eskaerak astelehenetik ostegunera egiten dira, hurrengo asteari begira. Horrela, tokiko Ekoizleekin ados jar gaitezke eta genero guztia eskura izango dugu, inor estutu gabe.

3. pausoa

Aukeratu ordutegia eta banaketa-puntua

Eskaeran, hurrengo asterako menua jasotzeko ordutegi bat ere hautatuko duzu, baita banaketa puntu bat ere, gaur egun 3 banaketa gune ditugularik, Herrera, Gros auzoetan  eta Orereta auzoetan.

Zatoz zure menua jasotzera!

Zure menua jasotzera etorri besterik ez zaizu geratzen, eta hurrengo asterako eskaera egin dezakezu berriro; gogoan izan aurreko asteko tupperrak hutsak itzuli behar dituzula!!