Nor garen eta filosofia

Basajaun elkartea, auzoetatik elikadura burujabetza bultzatzen duen irabazi asmorik gabeko gabeko elkartea da. Pertsona guztientzako elikadura duina, jasangarria eta irisgarria bermatzeko. Tresna eta ekimen partekatuak dituen sukalde komunitarioak sortzen ditugu.

Egiten duguna

Tokian tokiko eta 0km produktuetan, lan sarekatuan eta ekonomia solidarioan egiten dugu apustu.

Gure sukalde komunitarioetan sasoiko produktuekin eta produktu ekologikoekin egiten ditugu janariak, pertsona guztientzako elikadura duina lehenetsiz.

Gainera, gure esperientzia partekatzen dugu, beste komunitate batzuek beren sukalde sozial eta autogestionatuak sortu eta kudeatu ahal izan ditzaten, elkarlana eta elkarrekiko laguntza sustatuz.

Jatea ere
ekintza politikoa da

GURE FILOSOFIA

Gure filosofia ideia sinple batetik abiatzen da: elikatzea ere antolatzeko modu bat da.
Pertsonek eta auzoek jaten dutenaren gaineko kontrola berreskuratzen duten eredu batean sinesten dugu, lotura komunitarioak eta autonomia kolektiboa sendotuz.

Esperientzia horiek elkarlotzea eta elkarlanean aritzea da gure helburua, tresnak eta ikaskuntzak partekatuz eta tokiko autonomia mantenduz.

Gure Helburuak

komunitarioa eta dekrezentista

Filosofia komunitario eta dekrezentista batetik lan egiten dugu, lankidetza, elkarrekiko laguntza eta ingurunearen zaintza erdigunean jartzen dituena.

Kontsumo eredu arduratsu baten aldeko apustua egiten dugu, alferrik galtzea murrizten duena, autokudeaketa sustatzen duena eta lan kolektiboaren bidez lotura sozialak indartzen dituena.

Jatea ere geure burua zaintzeko modu bat da.

komunitate bat elikatzea

Elikadura planifikatu, komunitario eta jasangarrian sinesten dugu, eskura dauden baliabideak aprobetxatzen dituena eta xahutzea saihesten duena.

Ontzi berrerabilgarriak eta ingurumen-inpaktua murrizten duten praktikak sustatzen ditugu.

Azken batean, proposamen honek komunitate bat elikatzea eskatzen duen lan kolektiboa jartzen du erdigunean, komunitatea osatzen duten pertsonen parte-hartzea eta erabakiak integratuz.

Eredu
Asamblearioa eta
elkar laguntza

Basajaun Elkartean erabakiak kolektiboki hartzen dira.
Urteko batzar orokorraz gain, parte hartzeko guneak eta formularioak erabiltzen ditugu beste kolektibo batzuekiko lankidetzak bezalako gaiak erabakitzeko.

Elkarri lagunduz, gure lana eta janaria eskaintzen diegu gizarte-larrialdiko egoeran edo borroka politikoan dauden kolektiboei, eta, horrela, komunitateen arteko loturak indartzen ditugu.

Nora goaz?
馃殌

Eredu konfederatiboa

Elikadura-subiranotasuna auzoetan hasten da, non komunitate bakoitza bere sukalde komunitarioaren inguruan antolatzen den, kolektiboki elikatzeko eta zaintzeko modua erabakiz.

Sukalde horiek elkarrekin konektatu ahal izatea da helburua, tresnak eta ikaskuntzak partekatuz eta autonomia galdu gabe elkarlanean arituz.

Lankidetza modu horri eredu konfederatiboa deitzen diogu: sukalde bizi eta askotarikoen sare bat, auzoen artean lankidetzan aritzen dena, elikadura subiranotasuna tokian tokikotik eta elkarrekiko laguntza indartuz.

Basajaun Elkartea Logo

Non gauden

Gure sukalde komunitarioa Donostiako Herrera auzoan dago (Altza).

Hemendik egiten ditugu menuak eta koordinatzen dugu proiektuaren jarduera guztia.

Gune hau 2020an sortu zen, hilabete bateko bi proba piloturen ondoren, eta ordutik eredua hobetzen jarraitzen dugu, martxan jarri nahi duten beste komunitate batzuek ere eredua erreplika dezaten.

Gros

Helbidea

Marruma Eklartea,
Kale Berri, 12

Herrera

Helbidea

Aterpea, jubilatuen elkartea,
Zumardi pasealekua 9

Orereta

Helbidea

Zituene,
Erdiko Kalea, 10, 20100
Orereta - Errenteria.