Auzoetako elikadura eraldatzeko sukalde komunitarioak 🍝​

Basajaun Elkartea

Basajaun elkartean, elikadura burujabetzaren alde lan egiten dugu, auzoari bere janariaren kontrola itzultzen dioten egitura eta tresna komunitarioak sortuz.

Sukalde komunitarioak bultzatzen ditugu

Elikadura tokian-tokikotik eraldatzeko, sukaldaritza komunitarioak bultzatzen dituen elkarte bat gara. Filosofia komunitario eta dekrezentista batetik lan egiten dugu, lankidetzan eta elkarren zaintzan oinarrituz.

Uste dugu ondo jateak ez lukeela pribilegio bat izan behar, auzoetako bizimodua indartzeko modu bat baizik.

Askatzen duten bazkariak

Jatea ere, ekintza kolektibo eta eraldatzailea izan daitekelako.”

Zer da sukalde komunitario bat?

Zer da sukalde komunitario bat?

Bertako elikagaiekin, prezio herrikoietan sukaldatzen diren menu osasuntsuak dituen espazio kolektiboak dira.

Elikadura-industriari alternatiba erreala, irabazi-asmorik gabea, komunitateak eta komunitatearentzat kudeatua.

Elikadura sistema eraldatzea

Sukalde komunitarioaren nodo aktiboak

📌Zure auzo-herria sarearen parte izatea nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri.

Herrerako Sukalde rekin konexioa duten banaketa puntuak dira momentu honetan martxan dauden nodoak.

Haietatik, banatzen ditugu taldean prestatutako janariak, auzo-sarea bizirik mantenduz eta elikadura lokal eta partekaturako sarbidea ziurtatuz.

Nodo bakoitza elikaduraren inguruan antolatzen den komunitate bat ere bada, auzo-loturak eta elkarrekiko laguntza indartuz.

Galtzagorri

Gros

Helbidea

Marruma Elkartea,
Kale Berri, 12

Biltzeko ordutegia

Astelehena eta Asteazkena
18:30h - 20:30h

Kontaktua

Telefonoa:
624 398 578
E-posta:
info@basajaunelkartea.eus

Amari

Herrera

Helbidea

Aterpea, jubilatuen elkartea
Zumardi pasealekua 9

Biltzeko ordutegia

Astelehena eta asteazkena:
10:00h–16:00h/ 18:30h – 20:30h;
Asteartea eta osteguna:
10:00h – 16:00h.

Kontaktua

Telefonoa:
642 183 376
E-posta:
oarsoaldea@basajaunelkartea.eus

Sugaar

Orereta

Helbidea

Zituene, Erdiko Kalea, 10, 20100 Orereta - Errenteria.

Biltzeko ordutegia

Astelehena eta asteazkena
17:00h-19:30h
Asteartea eta osteguna:
10:00h - 14:00h y 17:00h-19:30

Kontaktua

Telefonoa:
642 183 376
E-posta:
oarsoaldea@basajaunelkartea.eus